jueves, 26 de marzo de 2015

Argazki lehiaketa: "Guk irakurtzen dugu, eta zuk?"

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, OEPLIk (Haur Liburuarentzako Espainiako Erakundeak), Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, “Guk irakurtzen dugu, eta zuk?” izeneko lehiaketa antolatu du.

Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa ikasten ari bazara gonbidatuta zaude parte hartzeko.

Zer egin behar da?


1. Liburu bat hautatu eta selfi bat egin (liburutegian eginez gero liburuzainak argazki kamera utziko dizu)
Erakundeak), Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, “Guk irakurtzen dugu, eta zuk?” izeneko lehiaketa antolatu du.
Gogoratu behar-beharrezkoa dela argazkian liburua agertzea.

2- Testu labur bat idatzi behar da liburu hori zergatik hautatu duzun azaltzeko.

3- Argazkiarekin eta testuarekin batera datu hauek liburutegira bidali (biblioteca@civican.net):

- IZENA ETA ABIZENAK
- HELBIDEA
- HERRIALDEA
- TELEFONO ZENBAKIA
- JAIOTZE URTEA

Irabazleen izenak ekainean jakitera emango dira eta epaimahaiak kategoria bakoitzerako sari bat emango du (Lehenengo irakurleak: (LH1, LH2, LH3), Irakurle aurreratuak: (LH4, LH5, LH6) eta Superirakurleak: (DBH1 eta DBH2)

Kategoria bakoitzeko irabazleek diploma bat eta liburu lote bana jasoko dute. Eta irabazleen lana aurkeztu duen ikastetxe edo liburutegi bakoitzak ere liburu lote bana jasoko du sari gisa.

Datorren apirilaren 1ean Haur Liburuaren Nazioarteko Eguneko ospakizunen barnean liburutegian jasotako argazki guztiak ikusteko aukera izango duzu.

Dagoeneko argazki dezente aurkeztu dira. Anima zaitez, zurea bidaltzeko garaiz zabiltza!


Gure liburutegiak aurkeztutako selfien artean hiru hautatuko ditu eta OEPLIren lehiaketa nazionalera igorriko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario