Liburutegitik, blog honi ekin diogu berriro, konfinamendu betean komunikatzeko tresna gisa. Gustatuko litzaiguke zure ondoan egotea etxetik ateratzen zaren balkoian: haize freskoa eramatea, kezketatik distraitzea, urrutira zoazela imajinatzen laguntzea, informazioa hurbiltzea...
Badakigu hamaika lotura jasotzen ari zarela: memeak, albisteak, kultur eskaintzak, denbora-pasak... Horregatik, gure asmoa ez da sarea gehiago betetzea, baizik eta hainbeste eskaintzaren artean aukeratzen laguntzea, gure ikuspuntua ematea eta erabilgarriak izan daitezkeen tresna batzuk eskaintzea.

Hasteko, garrantzitsuena: zeri aurre egin behar diogun eta zer egin behar dugun jakitea. Eta horretarako, hona hemen esteka ofizial batzuk:
Liburutegia itxita dago, baina, hala ere, jarrai dezakezue liburuak eta aldizkariak irakurtzen eta filmak ikusten (streaming-en bidez). Horretarako, Nafarroako Liburutegien lineako plataformetan sar zaitezte:
EBiblio (liburuak)
InfoMagazine (aldizkariak)
Efilm (filmak)
Sartzeko, erabiltzaile-zenbakia eta pasahitza sartu behar dira (erreserbak eta luzapenak kudeatzeko erabiltzen duzuen berbera).
Zuen pasahitza ezagutzen ez duzuenontzat, hemen dituzue doaneko beste aukera batzuk:
Euskaraz
Gaztelaniaz
Espainiako Liburutegi Nazionala (Liburutegi Digital Hispanikoa)
Eta askoz gehiago ere bai:
18 gune, liburu elektronikoak doan deskargatzeko (Julián Marquina)
Liburu elektronikoak legez deskargatzeko aukera ematen duten 12 webgune (Baratz)
Eta hainbeste eskaintzaren artean aukeratzeko, ez galdu gure hurrengo postak gomendio bereziekin. Animo!
Comentarios
Publicar un comentario