Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como zerbitzu digitalak

Zure balkoia ere liburutegiarekin batzen da

Liburutegitik, blog honi ekin diogu berriro, konfinamendu betean komunikatzeko tresna gisa. Gustatuko litzaiguke zure ondoan egotea etxetik ateratzen zaren balkoian: haize freskoa eramatea, kezketatik distraitzea, urrutira zoazela imajinatzen laguntzea, informazioa hurbiltzea... Badakigu hamaika lotura jasotzen ari zarela: memeak, albisteak, kultur eskaintzak, denbora-pasak... Horregatik, gure asmoa ez da sarea gehiago betetzea, baizik eta hainbeste eskaintzaren artean aukeratzen laguntzea, gure ikuspuntua ematea eta erabilgarriak izan daitezkeen tresna batzuk eskaintzea. Hasteko, garrantzitsuena: zeri aurre egin behar diogun eta zer egin behar dugun jakitea. Eta horretarako, hona hemen esteka ofizial batzuk: OMS. COVID-19 Osasun Ministerioa. Herritarrentzako informazioa Nafarroako Gobernua ISGLOBAL (Institu t de Salut Global Barcelona) Kanpo arazoetako ministerioa A larma egoera. Dekretua   Liburutegia itxita dago, baina, hala ere, jarrai dezakezue li