Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa ikasten ari bazara gonbidatuta zaude parte hartzeko.
Zer egin behar da?
1. Liburu bat hautatu eta selfi bat egin (liburutegian eginez gero liburuzainak argazki kamera utziko dizu)
Erakundeak), Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, “Guk irakurtzen dugu, eta zuk?” izeneko lehiaketa antolatu du.
Gogoratu behar-beharrezkoa dela argazkian liburua agertzea.
3- Argazkiarekin eta testuarekin batera datu hauek liburutegira bidali (biblioteca@civican.net):
- IZENA ETA ABIZENAK
- HELBIDEA
- HERRIALDEA
- TELEFONO ZENBAKIA
- JAIOTZE URTEA
Irabazleen izenak ekainean jakitera emango dira eta epaimahaiak kategoria bakoitzerako sari bat emango du (Lehenengo irakurleak: (LH1, LH2, LH3), Irakurle aurreratuak: (LH4, LH5, LH6) eta Superirakurleak: (DBH1 eta DBH2)
Kategoria bakoitzeko irabazleek diploma bat eta liburu lote bana jasoko dute. Eta irabazleen lana aurkeztu duen ikastetxe edo liburutegi bakoitzak ere liburu lote bana jasoko du sari gisa.
Dagoeneko argazki dezente aurkeztu dira. Anima zaitez, zurea bidaltzeko garaiz zabiltza!
Gure liburutegiak aurkeztutako selfien artean hiru hautatuko ditu eta OEPLIren lehiaketa nazionalera igorriko ditu.
Comentarios
Publicar un comentario