Bueltan gara! Konfinamendu eta ziurgabetasun hilabete hauen ondoren, berriro elkar ikusiko dugu. Dena prestatu dugu segurtasun berme guztiekin egin ahal izateko, liburutegira itzultzea lasai eta atsegingarria izan dadin. Horregatik, aldaketa batzuk (behin-behinekoak) ezagutu behar dituzue. Segidan zehatz-mehatz azalduko dizkizuegu.
Liburutegira joan aurretik, erabiltzaileek mailegu-eskaera (liburua, DVDa, CDa) egin behar dute. Eskaera hori egiteko hiru modu daude:

Argibide zehatzak
Azalpen-testua
bibliotecacivican@fundacioncajanavarra.es
948 222 444 Ext. 7 + 1110
948 222 444 Ext. 7 + 1109
HELDUENTZAKO LIBURUTEGIA:
9:00-14:00 y 16:00-21:00
HAUR LIBURUTEGIA:
17:00-20:00.
10:00-14:00 y 17:00-20:00 (a partir del día 22)
948 222 444 Ext. 7 + 1109
Eskatutako liburuak liburutegian prestatuko dira, eta, prest daudenean, interesatuari jakinaraziko zaio jasotzera etor dadila liburutegiko ordutegian (9:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00)..
Aldez aurretik eskatutako liburu guztiak helduen liburutegian jasoko dira. Baita haurrentzako liburuak ere.
Behin Civicanen, txandaka sartu ahal izango da liburutegiko mostradorera arte, atean dauden edukiera-jarraibideei jarraituz. Liburuzainek bakarrik izango dute apalategietara sartzeko aukera obrak hartzeko eta erabiltzaileei emateko.
Bi irakurketa-aretoetan emango da arreta, astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegian:
HELDUENTZAKO LIBURUTEGIA:
9:00-14:00 y 16:00-21:00
HAUR LIBURUTEGIA:
17:00-20:00.
10:00-14:00 y 17:00-20:00 (a partir del día 22)
Hauek dira liburutegian eskainiko diren zerbitzuak:
- mailegua
- txartelak egitea
- liburutegiko informazioa
- maileguen luzapena
- liburu erreserbak
- liburutegien arteko mailegua
Irakurgaiak errazago aukeratzeko, liburutegiak irakurketa-gomendioak eskaintzen ditu honako hauen bidez:
- urteko gidak
- gaikako gidak
- haurrentzako gidak
- Blog honetan.
Azkenik, liburutegiko maileguaz gain, liburutegiek mailegu digitaleko zerbitzuak ere jarraitzen dela gogorarazten dizuegu:
- eBiblio
- eFilm
Eta edozein zalantza baduzue edo informazio gehiago behar baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan. Pozik hartuko zaituztegu (orain aurrez aurre ere bai).
Ongi etorri!
Comentarios
Publicar un comentario