Astelehenaz geroztik, ekainak 15, posible izango da irakurketa aretoan (+12) berriz sartzea, Civicaneko lehen solairuan. Azkenik, lasai irakurtzeko eseri ahalko duzu, ikasketan kontzentratu edo Interneten nabigatu.
Horretarako, instalazioak bereziki egokitu ditugu, garbiketa eta desinfekzio baldintzak mantentzeko.
12 urte baino gehiago badituzu, zuretzat gorde ditugun 27 irakurketa-postuetako bat erabil dezakezu. Liburutegira iristen zarenean, liburuzainak deitu, eta haiek esango dizute non eser zaitezkeen.
ERABILGARRI DAUDEN ZERBITZUAK:
ORDUTEGIA (gazte eta helduentzako aretoa):
astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 16:00-21:00
LIBURUZAINOK ZURE ESANETARA GAITUZU:
HARTUTAKO NEURRIAK:
- Mailegua (baldintza bereziak mantentzen dira)
- Erabiltzaile-txartelen kudeaketa
- Aretoan irakurri
- Sarbide libreko wifia
- Ordenagailuak erreserbatu (3 ekipo)
- Inprimaketa eta erreprografia
- Liburutegiko katalogoa kontsultatu
ORDUTEGIA (gazte eta helduentzako aretoa):
astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 16:00-21:00
LIBURUZAINOK ZURE ESANETARA GAITUZU:
- Eskuragarri dagoen lekua egiaztatzeko eta zure eserlekuan kokatzeko
- Irakurketa-postu bakoitzaren desinfekzioa kontrolatzeko
- Irakurgai interesgarriak gomendatzeko (liburuak, filmak eta diskoak)
- Maileguan eskatu dituzun liburuak emateko
ZATOZ, SARTU... ETA IRAKURTZERA!
Comentarios
Publicar un comentario