martes, 23 de enero de 2018

Liburuz Liburu 2018ko negua

EMAKUME INDARTSUAK

Honako hiru liburu hauen bidez, egiaztatu nahi dugu, harrotasunez egiaztatu ere, aurrejuzguen gainetik, literaturak emakume aurpegia baduela, rock star batena.


Ironiaren eraztuna
Maitasun istorio klasikoa, ezkontza ezinbesteko helburua duenetakoa, pertsonaia ahaztezinekin, emakumezko idazle handi baten ikuspuntu zorrotzetik.
Harrotasuna eta aurrejuzguak, Jane Austen.
Itzultzaile:Ana Isabel Morales.
Urtarrilaren 23an.


Bestelako kronika
Lehen Nobel saria kazetari bati emana, kazetaritza kronikak baino idazten ez dituena. Honako hau Bigarren Mundu Gerran isildutako emakumeen ahotsa azalaraziz.
Gerrak ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksievitx.
Itzultzaile: Iker Sancho Insausti.
Otsailaren 20an.

 
 Nor bere buruaren kontrako lehia
Nagore Vargasek kanpoko kontuen aurka borrokatzera zaildutako neska gazteak ikasi behar du gerrarik gordinena gorputzaren baitan gerta daitekeela.
Jenisjoplin, Uxue Alberdi
Martxoaren 20an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario